Martxan da aurtengo Sopela Kosta Fest Film laburren II. Lehiaketa

2016(e)ko maiatzaren 17(e)an

Iazko arrakasta eta parte hartzea ikusita, aurtengoan ere Film Laburren lehiaketa egingo da SOPELA KOSTA FEST jaialdiaren inguruan.

Aurrekoan bezala, natura eta surfa gai izanda gehienez hamar minutuko iraupena dituzten film laburrak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek.

Lanak aurkezteko azken eguna datorren Abuztuaren 29a izango da. Lanak aurkezteko moduak. e-postaz kultura@sopela.eus helbide elektronikora edota Kurtzio Kultur Etxean aurkeztuta (Mendieta 11, 48600 Sopela).

Irabazleak suertatzen diren lanak Irailaren 22an aurkeztuko dira SOPELA KOSTA FEST jaialdian eta horren ondoren www.sopelakostafest.com webgunean.

SARIAK: 1000 € banatuko dira 3 saritan:

  • SOPELA KOSTA FEST Saria egile onenari: 500 €
  • BERTON Saria Sopelako egile onenari: 250 €
  • TAULA LILA Saria: 250 €

» OINARRIAK DESKARGATU HEMEN [91kb PDF]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies